Gaztetxea hankaz gora laga eta lapurreta egin dute

elgoibarren.net 2009ko ira. 23a, 12:57

 
Bi ordenagailu, dirua eta musika ekipoa ostu dituzte Gaztetxetik. Lapurrak, ustez, martitzen goizaldean sartu ziren Deba kalean dagoen Gaztetxean.



Bulegoa hankaz gora laga zuten.

Lapurrek lagatako arrastoa leihoan.

 Gazte Asanbladako kideak haserre, sutan, daude gertatutakoarekin, “lapurreta guztiak dira lotsagarriak, baina oraindik lotsagarriagoa begitantzen zaigu herriko gazte guztiona den lokalean lapurreta egitea. Herri guztiari lapurreta egitea modukoa da” adierazi dute asanbladako ordezkariek.
 Bi ordenagailu, diru dezente eta musika ekipoa eraman dituzte lapurrek. Ostutakoa gutxi ez balitz, “sobranterik ez daukagun lekuan, gainera”, dena hankaz gora laga dutela salatu dute Gazte Asanbladakoek. “Lapurrek Gaztetxean laga dituzten kalteak handiak izan dira, eta guri egin digutena are handiagoa”.
 
Lotura duten albisteak: