Guass dantzalekuaren lokala bereganatzeko asmoa azaldu du Udalak

elgoibarren.net 2009ko ira. 24a, 12:01


Plan Nagusia gauzatu artean, gaur egun Guass diskoteka dagoen lekuan aparkalekua egiteko aukera aztertzen ari da Udala. Bestalde, Udalak egin berri duen ikerketa baten arabera, Guass diskotekak sortzen dizkie arazo larrienak herritarrei.

 


1706640147629 Guass dantzalekuaren lokala bereganatzeko asmoa azaldu du Udalak

 Gizagune Fundazioaren laguntzaz egin dute herritarren arazoei buruzko diagnosia, hiru alorretan banatuta: Udala, elkarteak eta herritarrak. Ikerketa horren arabera, oro har, bizikidetza arazo larririk gabeko herria da Elgoibar, baina hiru alorrek diote Guass dantzalekuaren inguruan  arazoak sortzen direla. Alfredo Etxeberria alkatearen esanetan, arazo horiek konpondu nahi dituzte, eta Udalak Guass diskotekaren lokala bereganatzeko asmoa dauka.

 Plan Nagusiko proposamenaren arabera, ingurune horretan etxebizitzak egingo dituzte etorkizunean, baina ordura arte, aparkaleku bat egiteko gune egokia dela adierazi du alkateak. Udaleko arduradunek hiru bilera egin dituzte lokalaren jabeekin, eta hainbat proposamen egin dizkiete. Negozioaren arduradunek urriaren 31ra arte daukate lokalaren kontratua, eta ordurako erantzun bat jasotzea espero du alkateak.
 
Lotura duten albisteak: