•Motor gaineko sentsazioak
Topikoa da, baina askatasuna da motor batean sekula ibili gabeko batek estreinako aldian senti dezakeen aurreneko sentsazioetako bat. Auto batek eskaini dezakeen babesik ere ez dago, baina bistak trabarik ez edukitzea eta haizea gorputzaren aurka igartzea ordainezinak dira. Atentzioa ematen du bide bazterretan dagoen jendearen begiradak gureganatzeak ere. Ikusgarriak dira, izan ere, motortzar hauek.
Estetikaz aparte, ateratzen duten soinuak ere laguntzen du atentzioa ematerako orduan. Berezia da oso motorrok ateratzen duten soinua. Gainean ibili garen Harley-Davidson motorrarena, adibidez, hain berezia denez, Estatu Batuetako etxe mitikoak patentatu egin zuen. Arazo iturri ere badela aitortu dute Venerandok, Juan Manuelek eta Miguelek, “motor bakoitzak gainditu ezin dezakeen soinu muga bat dauka, eta hortxe ibiltzen gara sestran Poliziarekin”. Izan ere, motor jabeentzat soinu liluragarria dena, ia hipnotikoa, zarata da beste batzuentzat.
Txundigarriak dira laurogei zaldi pasak egiten duten indarra eta, batez ere, azelerazioa. Idotorbe-San Pedroko aldapa pikoetan gora lauan goazela dirudi. Eta, badirudi indar handiagoa emateko kapaz direla.
Lurrean baldar eta itsasoan iaioak diren itsas elefanteen moduan, geldi daudenean gobernatzeko zailak dira 300 kilo inguruko pisua duten motorrok. Martxan doazenean, ordea, bat datoz hirurak: “Izugarri errazak dira maneiatzeko”. Bihurguneetan egiaztatu daiteke hori, GP Motor Txapelketako motorrak bezainbeste etzaten ez diren arren, uste baino gehiago etzan daitezke motorrok bihurguneetan. “Venerandok ohitura dauka errebuelta guztiak markatzeko motorrari tente eusteko erabiltzen den hankarekin”, dio txantxetan Juan Manuel Torresek.
Gidariaren kaskoan islatuta, irribarre bat, geurea. Gustura ibili garen seinale. Esperientzia aparta izan da Harley-Davidson motor baten gainean ibiltzea; zaila bi gurpil gaineko estreinaldi hoberik imajinatzea. Hurrengoan azeleragailuari geuk emango diogun itxaropenarekin agurtu ditugu Skull’s Riders taldeko hiru kideak.

- Ikusi hemen: Errobera gaineko kondairak Skull's Riders taldekoei eskainitako erreportajea (BARREN astekaria, 711 zenb. PDF)