•Txorro Morro antzezlana
Kiribilka egitasmoaren barruan Txorro Morro antzerkia eskainiko dute gaur (irailak 25) Plaza Handian, 17:30etik aurrera.
•Rock kontzertua Mendaron
Descriados eta Tempestades taldeen kontzertua Mendaroko Gaztetxean. Gaur, barixakua, 22:30ean.
•San Migel Jaiak 2009
Gaurtik (irailak 25) hasita, makina bat ekitaldi izango dira martitzenera arte Aiastia-San Migeleko jaietan. Berezienetako bat, dudarik gabe, Haritz Euskal Dantzari Taldeak eskainiko duen emanaldia, urteetan dantza taldean jardundako Borja Uzuriaga sanmigeldarrari omenaldi beroa egingo diotelako. Martxoaren 1ean zendu zen istripu batean, 25 urterekin. Haritz taldeak Arabako eta lapurdiko dantzak eskainiko ditu, 22:30etik aurrera, Murkaikupe frontoian. (Ikusi San Migel Jaien egitaraua ondoko taulan)
•Hileko azken zapatuko feria
•Kale kantarien saioa
Elgoibarko kale Kantariek saioa eskainiko dute zapatuan, 11:45etik aurrera, Nafarroa enparantzan. San Bartolome jaietan, Baserritarren Egunean, irten ziren azkenekoz kale kantariak kalejiran.
•Motorren III. Kontzentrazioa
•Kale kantarien saioa
Elgoibarko kale Kantariek saioa eskainiko dute zapatuan, 11:45etik aurrera, Nafarroa enparantzan. San Bartolome jaietan, Baserritarren Egunean, irten ziren azkenekoz kale kantariak kalejiran.
•Motorren III. Kontzentrazioa