{vimeo}6813279{/vimeo}Gotzon Garate akorduan hartuta urriaren 8an, hil eta urtebetera,
egingo dioten herri-omenaldiaren aurkezpena egin dute gaur (irailak 29) Elgoibarko Udalak
eta Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak.
Udaleko Pleno Aretoan eskaini duten prentsaurrekoan honako hauek parte hartu dute: Elgoibarko alkateak, Alfredo Etxeberriak; Elgoibarko Izarrako lehendakaria den Ander Soraluzek; Gotzon Garate Batzordeko Joseba Kondek; Jon Peli Uriguenek, Euskara Batzordeko Lehendakariak eta Garate Goiartzun familia ordezkatu duen Jenaro Garatek. Bertaratutakoen artean izan dira, baita ere, Gotzonen beste lau anai-arreba.
•EGITARAUA: Egin klik ondoko irudian antolatzaileek Gotzon akorduan hartuta prestatu duten herri-omenaldi eta gainerako ekintzen berri jakiteko.