Borja Uzuriaga gogoan Aiastia-San Migeleko jaietan

elgoibarren.net 2009ko ira. 30a, 14:57

{vimeo}6830771{/vimeo}Aurtengoz amaitu dira Aiastia-San Migeleko jaiak. Auzotarren arteko afariarekin eta ondorengo erromeriarekin eman zieten auzotarrek amaiera festei martitzenean (irailak 29). Era guztietako ekintzak aukeran izanik, jai giroa izan da nagusi, oro har, baina gazitik ere eduki dute festek. Urtero-urtero San Migel jaietan hutsik egiten ez duen Haritz Euskal Dantzari Taldearentzat San Migelik mitzatzenak izan dira aurtengoak, ezbairik gabe. Dantzariek omenaldi beroa, eta hunkigarria, egin zioten martxoan errepide istripuan hil zen Borja Uzuriaga sanmigeldarrari. (Bideo honetan San Migel jaietan jasotako hainbat irudi ikus ditzakezue). 


Haritz Euskal Dantzari Taldeak San Migelen eskaini zuen saioko argazki gehiago
  • Txahalaren zozketa: 3.995 zenbakia izan da saritua txahalaren zozketan.