Elgoibarren jaio eta Mendaron bizi den Juan Mari Uranga izan da Mendaroko bake epailea azken zazpi urteetan, eta bertan pilatu duen esperientzia oso baliagarria izango zaio orain Elgoibarren. Hasieran uste baino ardura gehiago dituen arren, gustuko lana du Urangak bake epailearena. Herritarren arteko akordioak lortzeko egiten duten lana da, bere ustez, karguaren alderdirik politena. Jendearen esker ona jasotzea ere atsegin du bake epaileak, baina gauzak behar bezala egiten direnean iristen direla esker onak nabarmendu du. Bere erronka horixe da, gauzak ahalik eta hobeen egitea, eta hala, herritarren konfiantza lortzea.
Ondorengo elkarrizketa honetan, orain bi urte egina, bake epaile lanaren gorabeheretaz dihardu Juan Mari Urangak.
- Juan Mari Urangari elkarrizketa: “Mendaro herri lasaia da eta ez da mugimendu handirik egoten Bake Epaitegian” (PDF - Barren 2007-03-02)
*Argazkia: Jon Urbe/Argazki press