Mandala edota errukiaren Buda deritzon koloretako arearekin egindako irudi handia eraikiko dute monjeek Kultur Etxeko erakusketa gelan. Mandalak iraunkortasun eza adierazten du eta, ondorioz, desegin egiten dute monjeek amaitzean.
Tibetarrek eurek ere ez dute izaten mandala baten sorrera prozesua ikusteko aukera, irudi hauek monastegietan egin ohi direlako. Atzo, eguena, hasi ziren mandala egiten eta zapatu eguerdirako bukatuko dutela espero dute. Dena den, domekara arte egongo da ikusgai mandala.
Atisha elkarteak antolatutako ekintza da honakoa. Ekainean eta uztailean ere Tibeteko errealitatea guregana gerturatzeko hainbat ekimen egin zituzten Elgoibarren eta mandala egitearena, haien jarraipena da.