Etxeko konponketak egiteko ikastaroa

elgoibarren.net 2009ko urr. 2a, 15:04

 
Parte hartu: Elgoibarko Udaleko Gazteria Sailak etxeko konponketak egiteko ikastaroa antolatu du 18 urtez gorakoentzako. Urriaren 19an hasiko da ikastaroa, eta abenduaren 16an amaituko da.


 
 


 Aurrez egin diren antzerako beste ikastaroetako partaideen ekimenetik jaio zen etxeko konponketak egiteko ikastaroa. Izan ere, bat baino gehiago izan ziren prestakuntza modu hau eskatu zutenak, Gazteria Saileko arduradunek baieztatu dutenez. Ikastaroa 32 ordukoa izango da, eta joskintza, brikolajea, iturgintza eta elektrizitatea landuko dira.
Informazio gehiago:
Noiz: Urriaren 19tik abenduaren 16ra. Astelehen eta asteazkenetan 19:00etatik 21:00etara.
Non: Pedro Muguruza ikastetxea izandako eraikinean
Norentzat:18 urtetik gorako gazteentzat
Izen ematea: Gazteentzako Informazio Gunean; Urriaren 15a baino lehen. Izena ematerakoan, ikastaroaren ordainagiria aurkeztu beharko da.
Ordainketa: Kutxako ondorengo kontu zenbakian egin beharko da, norbere izen abizenekin. K.K: 2101 0036 69 00000 89508
Kontzeptua adierazi behar da: Etxeko konponketen ikastaroa
Prezioa: 86 €. Gazte Txartela, Ikasle Txartela edo eta langabetu txartelarekin (68 €).
•Materiala prezioan sartuta dago.