Guadalquivir bailararen goialdean, Cazorlako eskualdean, dago Santo Tome , ia 2.500 biztanleko herria. Nekazal herria da nagusiki eta lur emankorretik batu eta ekoiztutako produktuak (olibak, oliba-olioa, zerealak, barazkiak) ditu aberastasun iturri.
Andaluziako beste hainbat herriren modu bertsuan, emigrazioaren fenomenoa gertutik bizi duen herria izan da Santo Tome. Kataluinia aldera joan behar izan zuten gehienek eta, baita Euskal Herrira ere. Gaur egun, herrira itzuli ahal izan dute askok. Abuztuko lehen asteburuan egiten duten “Emigrantearen festa” da horren lekuko, kanpora joandako hainbat herritar herrira itzultzen baitira.
Herriko patroiaren omenezko jaiak, berriz, irailaren 23a eta 27a bitartean ospatzen dituzte eta, horixe izan zen, hain justu, Elgoibarko santotometarrak batu eta urtean behin bazkari bat egiten hasteko abiapuntua duela bost urte. Urte haietako jaien egitarauan euren umetako argazki bat ikusi zuten Santo Tomen jaio eta Elgoibarren bizi diren bi lagunek. Barruak ukitu zizkien argazki hark eta nostalgia puntu batek gidatuta zerbait egin behar zutela erabaki zuten. Batarekin zein bestearekin berba egiten hasi eta halaxe jaio zen Santo Tomen jaiotakoen bazkaria. Lehen aldi hartan 74 lagun batu ziren. Hurrengo urteetan antzerako kopuruak mantendu dituzte eta aurten 100 lagun batzea lortu dute.

Harzubi jatetxean egin zuten bazkarian gonbidatu berezi bat izan dute gainera, Santo Tomeko alkatea, Francisco Jimenez. (Goiko argazkian makurtuta, ezkerretik lehena)
•Ehiztarien pisua
Aurreko urteetan Pilarika ondorengo zapatuan egiten zuten bazkaria, aurreratu egin dute aurten, ehiza denboraldiarekin bat ez egitearren. Dirudienez ehiztariek pisu handia dute taldean.