Abian da Juan Mugerza krosaren I. kartel lehiaketa

elgoibarren.net 2009ko urr. 5a, 14:57

 
2010eko Nazioarteko Juan Muguerza krosa iragarriko duen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu dute, estrainekoz, krosaren antolatzaile diren Mintxeta Atletismo Taldeak, Elgoibarko Udalak eta Udal Kirol Patronatuak. Bestalde, krosak, badu, dagoeneko data ofiziala. 2010eko urtarrilaren 24an izango da Krosaren 67. edizioa.

 
 


 Lanak aurkezteko epea azaroaren 8an bukatuko da. Lehenengo saria eskuratzen duen lanak, bestalde, 300 euroko saria poltsikoratuko du. Sari horretaz gain, 100 euroko akzesita emango zaio lanik onena aurkezten duen elgoibartarrari.