Lojantzik Euskal Herriko Pintxo Txapelketako finalean parte hartuko du

elgoibarren.net 2009ko urr. 6a, 13:37

 
Euskal Herriko IV. Pintxo Txapelketaren final handia azaroaren 25ean izango da, Nazioarteko Donostia-Gastronomika Sukaldaritza biltzarraren jarduera programa barruan. Bertan izango dira Lojantzi tabernakoak, Gipuzkoako zortzi pintxorik onenen artean aukeratu baitute eurek aurkeztutakoa. Ondoko argazkian Ion Ruiz, Lojantziko sukaldaria, pintxo sarituarekin.




Gipuzkoako zortzi pintxorik onenen egileak, Lojantziko Ion Ruiz sukaldaria tartean (erdian)

  Ion Ruizek, Lojantzi tabernako sukaldariak, eta Iñaki Alfajemek sortutako pintxoak: Txerri hankak, muturrak eta berduratxoak garbantzu irinarekin frijituak, Euskal Herriko Pintxo Txapelketako finalean parte hartzeko ateak zabaldu dizkie. Gipuzkoako 26 tabernek pintxo bana aurkeztu eta gero, zortzi onenak aukeratu dituzte finalerako. Pintxoen horien egileek Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparraldeko pintxogilerik onenen aurka lehiatu beharko dute Euskal Herriko IV. Pintxo Txapelketaren final handian, azaroaren 23tik 25era bitartean, Donostiako Kursaal Jauregian.

  Ion Ruiz sukaldariak oso azkar prestatu zutela guztia azaldu du, “hamar eguneko kontua izan da dena; pentsatu, izena eman eta pintxoa prestatu”. Beharbada presagatik edo horrelako lehiaketetan parte hartzera ohituta ez daudelako akaso, akats batzuk egin zituztela onartzen du Ruizek:  “aurkezpenean, batez ere”. Dena dela, pintxoen itxura edo aurkezpenak %20ko balioa bakarrik ei dauka azken puntuazioan eta, Lojantzik aurkeztutako pintxoak, zaporean atera zien abantaila gainontzekoei. Final handirako gogotsu eta aldi berean urduri dago Ruiz. “Oraindik ez dizkigute finalerako oinarriak pasa eta, ondorioz, ez dakit zer egin beharko dugun. Egin beharreko lana dena dela ere gogotik saiatuko gara”.

1706640118826 Lojantzik Euskal Herriko Pintxo Txapelketako finalean parte hartuko du

1706640118860 Lojantzik Euskal Herriko Pintxo Txapelketako finalean parte hartuko du


  Pintxoen, edo Ruizek nahiago duen moduan “miniaturazko sukaldaritzaren” presentzia indartu nahi dute Lojantziko jabe berriek –duela bi hilabete eskas ireki zuten taberna Oscar Toledano eta Jorge Corredeira elgoibartarrek-. Ohiko pintxoak baino landuagoak egiteko asmoa dute. Sukalde artean pilatu duen 22 urteko esperientziaz –Baqueira Bereteko lau izarretako Montardo Hotela izan da bere azkenaurreko geltokia- baliatuko da Ion Ruiz gutizi ttipiok sortzeko. 

Informazio gehiago:
 
*Sarrerako argazkia: Michelena/DV