Laugarren urtez jarraian, enpresen emaitzak hobetzeko, hizkuntzak nola kudeatu azalduko dute, 15 proposamen ezberdinen bitartez, 30+10 mintegian parte hartuko duten lagunek.
Mintegiaren emaitzak urtez urte hobetzeko asmoz, antolatzaileek berrikuntza txikiak egin izan dituzte. Aurtengoan ere izango dira batzuk, baina, oraingoz, bakarra aurreratu dute: mahai-ingurua. Goiza amaitu, eta mokadua jatera joan aurretik, saio irekia antolatu dute. Hizlari gehienek parte hartuko dute bertan.
- Izen ematea: Aldibereko itzulpen zerbitzua izango da, eta entzule etorri nahi duenak hiru bide ditu izena emateko: Telefonoz: 943 74 41 32 (Leire Alberdi/Itziar Egiguren), posta elektronikoz edo web gunean izena emanez.
- Parte-hartzaileak: Aurtengo 30+10 mintegian, bertako hainbat erakunde garrantzitsutako ordezkariek aurkeztuko dituzten txostenez gain (besteak beste: Adegi, ITP, Fagor, Don Bosco, Kutxa, Caja Navarra, HPS, GFA, Emun, Elhuyar, Artez, Dualia, Doble Sentido, …), Europako adituen ekarpenak ere izango dira mintegian; oraingoan, Txekia (Charles University) eta Kataluniakoak (UOC).
- ∞Informazio osoagoa: imh.es
•BIDEOAK: