Nortasunez beteriko jaiak dira Errosario kalekoak, batez ere, bizilagunen jaiak direlako. Aurrekontua, esaterako, kaleko jendeak emandako diruarekin osatzen dute; 3.000 euro aurten. Diru horrekin eta kaletarren prestutasunarekin hainbat ekintza prestatu dituzte domekara arte (urriak 11) luzatuko diren jaietan.
Tradizio handiko jaiak dira, bestalde, Errosariokoak, inoiz etenik izan ez dutenak. Tradizioa urtez urte mantentzeko ahaleginean zeresan berezia eduki du Juanito Gorostizak Errosario kalearen alde egindako lanak. Gauzak horrela, aurtengo jai batzordeak omenaldi txiki bat egingo dio.

•Nortasuna eta etxeen izenak
Jai batzordeak kalearen
nortasuna berreskuratzeko izan duen ekimena ere arrakastatsua izaten
ari da. Etxe bakoitzak sasoi batean zeukan izena berreskuratu dute eta
karteltxoak jarri dituzte ezkaratz bakoitzean. Herritarren atentzioa deitu du ekimenak eta ez da zaila batera zein bestera karteltxoei begira dagoen jendea topatzea Errosario kaletik osteratxoa eginez gero.
Elgoibarko kalerik garrantzitsuenetakoa izan zen antzina Errosario. Feria kalea izenez ere ezagutzen zen, baserritarrek bertan lotuta lagatzen zutelako ganadua feria egunetan. Orduan, etxe bakoitzak zeukan izena. Normalean, eraikin bakoitzean familia bat bizi izaten zen, eta horren izena hartzen zuen etxeak. Kalearen planoa hartu, eta izen horiek gogoratu dituzte antolatzaileek.