Athletic ikustera Madeirara joateko bidaia antolatu du CD Elgoibarrek

elgoibarren.net 2009ko urr. 7a, 14:11

Athletik Clubek Europa Leagueari dagokion partidua jokatuko du Portugaleko CD Nacional taldearen aurka, azaroaren 5ean, Madeiran. Hori dela eta, Elgoibarko Klub Deportiboak Athletic ikustera joateko hegaldia antolatu du Viajes Ecuadorrekin lankidetzan.


Zuzeneko hegaldia

 Bilbotik Madeirarako zuzeneko hegaldia antolatu dute C.D Elgoibarrek eta Viajes Ecuador bidai agentziak CD Nacional eta Athleticen norgehiagoka zuzenean ikusi ahal izateko. Azaroaren 5ean irtengo da hegaldia eta azaroaren 8an izango da itzulera. Athletizaleek lau izarretako Jardin D'Ajuda (Funchal) hotelean hartuko dute ostatu. Gosariak eta fubol zelaira egin beharreko joan-etorria, besteak beste, prezioaren (522 euro) barruan sartuta daude.
  • Informazio gehiago: 943 747322 (Viajes Ecuador Elgoibar)

Ezohiko batzarra urriaren 15ean
Urriaren 15ean ezohiko batzarra ospatuko du C.D. Elgoibarrek Kultur Etxean (19:00etan). Gai garrantzitsua, Realaren Konkurtso Legea, eztabaidatuko dutenez, bazkide guztiak daude batzarrean parte hartzera deituak.