Gotzon Garateren herri-omenaldia zuzenean emango dugu

elgoibarren.net 2009ko urr. 8a, 09:27

 
Gaur jasoko du Gotzon Garate idazle, jesuita eta euskaltzaleak Elgoibarko herriaren hil ondorengo herri-omenaldia. Eta teknologiak huts egiten ez badigu, zuzen zuzenean emango dugu arratsaldeko 19:00etatik aurrera elgoiBARREN.net-en.

 
 


1706640116496 Gotzon Garateren herri-omenaldia zuzenean emango dugu

 Iazko urriaren 8an hil zen Gotzon Garate, eta hil zeneko urteurrenean jasoko du elgoibartarron herri-omenaldia. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da omenaldia Foruen plazan, eta Gotzonen jaiotetxean, -San bartolome kalean-, haren omenezko oroitarria bistaratu ondoren, Musika Eskolako auditorioan izango du segida Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak, herritar batzuen laguntzarekin, antolatutako omenaldiak.

 Gotzonen omenezko programa gaur hasiko da, eta bihar, berriz, Gotzonen lanen erakusketa inauguratuko da Kultur Etxean.
 
Lotura duten albisteak: