Emakumeentzat ahalduntze saioak antolatu ditu Berdintasun Zerbitzuak

elgoibarren.net 2009ko urr. 9a, 11:17


Eman izena: Gorputza ardatz hartuta eta musika gidari dutela, espresiobide berriak aurkitzeko bidaia hasiko dute ahalduntzeko ikastaroan izena ematen duten emakumeek. Urriaren 13an hasi eta azaroaren 5ean amaituko da Udaleko Berdintasun Zerbitzuak antolatutako ikastaroa.


 
 Ahalduntzea ekintza baliotsu eta aitortuak egiteko gaitasuna eta ahalmena da. Ahalduntze bidea prozesu bat da, non, prozesuan zehar, emakume bakoitzak bere burua ahaldundu, gaitu eta baimendu egiten duen. Emakume bakoitzak bere ahalmena eta autonomia eraikitzeko behar diren bizitzarako gaitasunak eskuratzea eta garatzea da ahalduntzea. Bere testuingurua emakumearen ikuspena, emakumearen autonomiaren garapena eta ohiko balio eta botere patriarkalen desmuntaia dira. Ahalduntze bidea izateko eta egiteko emakumeen boterea da.
  • Noiz: astearteetan eta ostegunetan
  • Urrian: 13-15-20-22
  • Azaroan: 3-5
  • Non: Kultur Etxeko sotoan 
  • Ordutegia: 19:00-21:30
  • Irakaslea: Idoia Lekue
  • Izen ematea: Ez dago izena eman beharrik. Doakoa da.