Idotorbe-San Pedrora txirrindulari igoera Pilarika Egunean

elgoibarren.net 2009ko urr. 9a, 12:35

 
Pilarika Egunean, urriaren 12an, jokatuko da txirrindulari denboraldiari amaiera ematen dion San Pedrora txirrindulari igoera, afizionatu mailako txirrindularientzat. Santa Klarako auzotar batek, Jorge Gonzalezek, irabazi zuen 2006ko igoera. Hurrengo urtean, 2007an, Jorge lehengusuaren ezkontzara etorri eta, bide batez, lasterketa irabazteko astia eduki zuen Vicente Gonzalez galiziarrak jantzi zuen txapela. Iazko ekitaldian, Josu Uriarte markinarrak hartu zien lekukoa gonzaleztarrei podiumeko koskarik gorenean. Ikusi egin beharko da aurten nor nagusituko den.




Josu Uriarte, 2008ko irabazlea.

 Idotorbera bizikleta gainean igotzeak nahikoa meritu dauka, berez, baina batzuk ez dira horrekin konformatuko eta Iñigo Larizen eskuetan dagoen errekorra hobetzen saiatuko dira. Elgoibartarrak 13 minutu eta 21 segundotan geratu zuen erlojua errekorra ezarri zuen urtean. Harrigarria.
  • Noiz: Urriak 12 (astelehena)
  • Irteera: 12:00etan Plaza Handitik
  • Antolatzailea: Elgoibarko Lagun Taldea, Udal Kirol Patronatuaren laguntzarekin.

  2006ko irabazlea, sailkapenak eta argazkiak
  2007ko irabazlea, sailkapena keta argazkiak
  2008ko irabazlea, sailkapena keta argazkiak