•BIDEOAK:
•Gotzon akorduan daukagulako.
Gotzon Garateri buruz berba egiten dute bide honetan honako hauek: AEK-ko Amaia Larrañagak, Benantzio Otaegi parrokoak, Juan Luis Mugertza eta Jasone Osoro idazleek, Maider Etxanizek, Iñaki Odriozolak, Errazu bertso-eskolako kideek, Ana Artetxek, Joseba Kondek, Maritxu Loiolak eta Itziar Ajuriak.
{vimeo}6977723{/vimeo}

•Bizitza bat argazkitan
Gotzon Garateren bizitzako makina bat argazki eta berak esandako hainbat berba esanguratsu batzen ditu beheko bideo honek.

{vimeo}6978127{/vimeo}
•Omenaldi xume baina sentitua
Gotzon Garateren omenaldian parte hartu zuten herritarrak Plaza Handian elkartu ziren atzo (urriak 8), Gotzonen heriotzaren lehen urteurren egunean. Arratsaldeko 19:00etan, euripean, Gotzonen jaiotetxera abiatu ziren guztiak; herritar zein agintari, Udal Txistularien atzetik.
Gotzonen arreba zaharrenak, Anita Garatek, bistaratu zuen nebaren omenezko oroitarria San Bartolome kaleko 13. zenbakian. Benantzio Otaegi parrokoaren bedeinkazioa jaso eta gero, Arratiako jota bat dantzatu zuten Ainhoa eta Nerea Lendinez ahizpek, Gotzonen ilobak biak. Gotzonen etxepean batutako guztiek Angel Ugarteburuk idatzitako bertso sorta abestu eta gero, Musika Eskolaran izan zuen segida omenaldiak.

Auditorioaren babesean Gotzonen lagun eta senideek hartu zuten hitza eta elgoibartarraren bizitzako hainbat pasarte eta izateko era bereziaren inguruan jardun zuten.
- Ikus hemen: Gotzonen omenezko programa osoa
•Herri-omenaldiko ARGAZKIAK: