•Pilota eta herri kirolak
Lagunak Taldeak Plaza Handiko frontoian antolatutako Pilota partiduan, Kepak eta Lizarraldek osatutako bikoteak 22 eta 12 irabazi zion Portu eta Agirrebeñak osatutakoari, zapatuan. Ondoren, herri kirol erakustaldia eskaini zuten Nafarroa plazan Gotzon Zulaika, Iñigo Lazkano eta Unai Salegi mendaroarrek eta Lasturreko Juanjo Agirregabiriak. Azken hau, Euskadiko txinga-eroate txapelduna, ohikoa da Errosario kaleko jaietan. Aurten ere, 2007ko jaietan egin zuen moduan, indar erakustaldia egin zuen eta baita auzotarrei desafioa bota ere. Lagun bat bakarrik, Roberto Merino, ausartu zen 25 kiloko txingekin. Zortzi plaza egin zituen Merinok eta zainzuri lata bat eta ardo botila bat jaso zituen sari moduan.

•Oihane Sanchez nagusi hezur jaurtiketan
Arriagako auzotarrek San Antolin jaietan irekitako arrastoari jarraituz, Errosarioko jai batzordeak Errosario kaleko estreinako oliba hezur jaurtiketa txapelketa antolatu zuen. Asko izan ziren lehiaketa bitxian parte hartzera animatu zirenak, 30 lagun guztira. Eta, guztietan onena Oihane Sanchez izan zen. Ahotik 11 metrora jaurti zuen oliba hezurra Oihanek, Jai-Alai tabernan zerbitzari lanetan diharduen neska gazteak. Manuel salegi izan zen bigarren sailkatua 10 metroko jaurtiketari esker.

•Jaiak ARGAZKITAN:
•Errifako zenbaki sarituak
Errifaren zozketa ere egin dute eta honako hauek izan dira zenbaki sarituak:

- 2.408
- 1.633
- 1.697
*Erreserbako zenbaki sarituak: 2.181; 0497 eta 2.731