Software libreak ordenagailu pertsonaletatik haratago ere badu esparru
zabala. Hezkuntza munduan, esaterako, indarra hartuta dabil Software librearen olatua. Hezkuntzaren esparruan bakarrik ez, enpresa munduan ere, geroz eta gehiago dira behar ezberdinei erantzuteko programa
libreak erabiltzen dituzten enpresak. Elgoibarko Danobat Taldeak ere software
librearen aldeko apustua egin du eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren
Gipuzkoa.tv web gunean eskegi duten bideoan azaldu dute beraien
esperientzia. (Bideoa dauka)