Gotzon Garateren omenezko hitzaldi zikloa urriaren 21ean hasiko da

elgoibarren.net 2009ko urr. 16a, 09:18

 
Gotzon Garate idazle eta euskalzalearen inguruko hitzaldi-zikloa hasiko da eguaztenean (urriak 21). Miel Anjel Elustondok (argazkian) Eskerrik asko, Gotzon. Gotzon Garate, bidegile izenburuko hitzaldia eskainiko du hilaren 21ean Kultur Etxeko hitzaldi-gelan, eta, aldi berean, Bidegileak bildumaren barruan Gotzoni buruz argitaratutako liburua ere aurkeztuko du.



Liburua debalde
 Arratsaldeko zazpiretan hasiko da Elustondoren hitzaldia, eta hara gerturatzen diren guztiei doan emango zaie liburua. Eguaztenetik aurrera, berriz, Kultur Etxean bertan eskuratu ahal izango da liburu hori, debalde.
Hitzaldi-zikloa
  • Urriak 21: "Eskerrik asko, Gotzon. Gotzon Garate, bidegile". Miel Anjel Elustondo
  • Urriak 28: “Euskararen jatorria, zalantza artean igerian”. Juan Martin Elexpuru.
  • Azaroak 4: “Euskaltasunaren norabideaz oldopen batzuk”. Jon Sarasua.
*Hitzaldiak Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango dira, arratsaldeko 19:00etan.