Elgoibarko Udal Liburutegiari ‘Gotzon Garate Udal Liburutegia’ izena
ipiniko diote. Oraindik Osoko Bilkuran gaia aztertu ez arren, Udaleko
alderdi politikoak proposamen horren alde azaldu direla aurreratu du
Alfredo Etxeberria alkateak.
Bestalde, oraindik ez dakite seguru zer egingo duten baina, Liburutegian bertan idazle eta euskaltzale elgoibartarrari eta bere lanei eskainitako txokoren bat jartzeko asmoa ere azaldu du Udaleko arduradun nagusiak.