Jabier Kalzakortak, Gotzonen ikasleak eta lankideak, eman zizkien Gotzonen lanen gaineko azalpenak erakusketaren inauguraziora joan zirenei. Erakusketan, Gotzonen liburu eta lanak ez ezik, Gotzonen izaera eta bizitza hobeto ezagutzeko hainbat panel ikus daitezke.
30 liburu inguru argitaratu zituen Gotzonek eta denak daude ikusgai erakusketan. Urriaren 23ra arte egongo da zabalik erakusketa.
- Ordutegia: 19:00-21:00 (jaiegunetan 12:00-14:00)
Erakusketa inauguratu ondoren, kanta kalejira izan zen Kultur Etxean hasi eta Madalaraino. San Bartolome kalean, Gotzonen jaiotetxearen aurrean ere egin zuten geldialdia.
•ARGAZKIAK (Inaugurazioa eta kantu kalejira)