Kultura Sailetik jakinarazitakoaren arabera, “goi mailako komedia” hurbilduko digute Ron Lala konpainiakoek gaur iluntzean. “Mundo y final” lana “oso komedia barregarria da” eta “antzerkia gustuko duten guztiei” zuzenduta dago, “batez ere, gazteentzat”.
Emanaldira joateko sarrerak aurrez eros daitezke web gune honetan eta Servikutxako kutxazainetan. Era berean, herritarrek Herriko Antzokiko leihatilan izango dute sarrerak erosteko aukera, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenagotik.