Alex Garate (Elgoibar, 1968) Euskal Herriko, Pirinioetako eta Picos de Europako mendietan asko ibili ondoren, Argentinako Cordoba hirian bizi da 1991tik honako urte gehienetan. Andeetako goi mendi ugari igo ditu: Aconcagua (hiru bider), Ojos del Salado (lau bider), Pissis (bi bider), Bonete, Walter Penck, Incahuasi, Nacimiento, Rincon, Condoriri eta beste batzuk.
Hain zuzen, artxiboetan arakatzen ari ginela, 1993. urteko BARREN batean Alex Garateri eginiko elkarrizketa batekin egin dugu topo, Amerikako mendirik garaiena, Akonkagua (6.962 m.), igo zuen hirugarren elgoibartarra izan zela-eta egin zitzaion elkarrizketan. Hemen irakur dezakezue 1993ko martxoaren 18an argitaratutako elkarrizketa.
2003ko martxoan, Pissis (6.795 m.) mendiaren hegotik iparrerako lehen trabesa ere egin zuen Garatek. Bestalde, “Mendiak eta Herriak" mendi gidari taldearentzat gidari lanak egiten ditu Argentinako Andeetan.
Pyrenaica, Euskal Mendizale Federazioaren aldizkarian argitaratutako erreportaje luzea ikus dezakezue hemen PDF formatoan:

- Puna de Atacama, Sumendien Himalaya (PDF/Pyrenaica)