Final-laurdenetako saio bakoitzeko irabazleek: Jone Uria (Zestoan), Etxahun Lekue (Leitzan), Iñaki Zelaia (Bilbon), Beñat Gaztelumendi (Uztaritzen), Iker Zubeldia (Zarautzen) zuzenean lortu dute hurrengo faserako txartela.
Puntu gehien batzen dituzten beste 11 bertsolariekin osatuko da finalaurrekoetara pasatuko den taldea. Laudion egingo den azken saioaren faltan, behin behineko sailkapeneko bigarren postuan dago Uxue Alberdi, Zestoako saioan lortu zuen bigarren postua eta, batez ere, 660 puntuei esker. Laudioko saioan, zapatuan (urriak 24), sei bertsolari igoko dira oholtzara, beraz, guztiek Uxuek baino puntuazioa handiagoa lortuko balute ere, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekorako sailkapena poltsikoan dauka bertsolari elgoibartarrak, bere estreinako parte hartzean. Merezimendu osoz, gainera, hiru bertsolarik: Jone Uriak, Beñat Gaztelumendik eta Arkaitz Estiballesek bakarrik lortu baitute, orain artean egin diren bost saioetan, Alberdik baino puntu gehiago pilatzea.
Finalaurrekoetako saioak Bergaran (azaroak 7), Gasteizen (azaroak 8), Tolosan (azaroak 14) eta Hendaian (azaroak 18) izango dira. Bertan, bertsolari kontsakratuak sartuko dira lehian, besteak beste, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Unai Iturruaga, Igor Elortza, Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Jon Maia. Hurrena zein plazatan eta, zein bidailagunekin, abestea tokatuko zaion argitzeko, Laudioko saioko emaitzen zain egon beharko du Alberdik.
•Finaleko sarrerak Elgoibarko Izarran
Abenduaren 13an izango da zita Barakaldoko BEC-en, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Goizeko 11:00etan hasiko da goizeko saioa, eta, bazkaltzeko atsedena hartu ondoren, 16:30ean ekingo zaio arratsaldeko saioari.
Eta Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean gozatu nahi dutenek ez daukate urrutira joan beharrik sarrera bila. Finalerako sarrerak, BECera joateko autobus-txartelak eta bazkari-txartelak, Elgoibarko Izarran eskuratu ahal dira. Hori bai, ez dago hiru txartelak derrigor hartu beharrik; norberak erabaki behar du zer nahi edo behar duen.
Prezioak honakoak dira:

- Sarrera, egun osorako: 26 euro.
- Autobus-txartela: 12 euro
- Bazkari-txartela: 20 euro
Informazio gehiagorako, deitu edo idatzi Elgoibarko Izarra Kultur Elkartera (Tel.: 943 74 16 26 / elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.com / Imanol), edo, bestela, pasa Elgoibarko Izarrak Ubitarte 4an daukan egoitzatik.