Carmen Pereak irabazi du Donostiako 15 kilometroko lasterketa, bigarren urtez jarraian

elgoibarren.net 2009ko urr. 20a, 14:22

 
Carmen Perea, Donostian bizi den elgoibartarrak irabazi du Donostiako 15 kilometroko lasterketa laua, 58 minutu eta 38 segundoko denborarekin. Iaz lortutako garaipena errepikatu duen arren, ez du denbora hobetzerik lortu. Nabarmena da Behobia-Donostia lasterketa gainean dugula –azaroaren 8an izango da- eta, ondorioz, makina bat elgoibartarrek parte hartu zuten Donostiako proba ezagunean. Bestalde, Kirol Patronatuak Behobia-Donostiara joateko autobusa antolatu du. (sailkapena dauka)

 
 

Nekea arintzeko lagungarriak dira Donostiako bista paregabeak.

 Guztira 2.847 lagun batu ziren domekan (urriak 18) Donostiako 15 kilometroko lasterketaren 12. edizioan parte hartzeko. Gizonezkoetan Toledoko Israel Garcia izan zen bizkorrena (47:23), Jon Arozena eta Hossain Kaanache gipuzkoarren aurretik. Halaber, azpimarratzekoa da Oscar Malvar elgoibartarrak lortu zuen 18. postua, 50:58 denbora ikaragarriarekin, irabazlearengandik hiru minutu eta 35 segundora. Probari neurria hartua dio Malvarrek; iaz ere sailkapen nagusiko 21. postuan sailkatu zen, antzerako denborarekin: 50:38. Bestalde, Igor Elizburuk, bigarren egin du handbikean.
Carmen Perearen nagusitasuna

1706640085682 Carmen Pereak irabazi du Donostiako 15 kilometroko lasterketa, bigarren urtez jarraian

 Emakumeen lasterketari dagokionez, Carmen Pereak (Elgoibar, 1975) jarraian lortzen duen bigarren garaipena eskuratu du Donostian. Izaskun Zubizarreta (59:19) eta Ana Celayeta (59:35) sailkatu dira, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren postuetan. Donostian bizi den elgoibartarra iraupen erdiko lasterketetan nabarmendu zen 90. hamarkadan, Ego-Toki eta Atletico S.S. taldeen kamisetak defendatuz. Bere markak Gipuzkoako onenen artean daude oraindik ere.
  Pista estalian, 800 m. lauetako Gipuzkoako txapeldun absolutua eta Euskadiko txapeldun juniorra izana da Carmen Perea eta Espainiako Txapelketa batean laugarren postua ere lortu zuen 20 urterekin. Aire libreko pistan, berriz, Bosgarren izan zen 800 metrotako Espainiako Txapelketa Juniorrean. Gaur egun, iraupen luzeagoko lasterketan dihardu, baina, hori bai, aurrenekoen parean ibiltzeko dohainak galdu gabe. Aurten, Donostiakoaz gain, Santa Cruz krosa irabazi zuen maiatzean Andoainen. Iaz, bestalde, Behobia-Donostian parte hartu zuen eta senior emakumezkoen zazpigarren postuan sailkatu zen 1:21:38 denbora apartarekin.
Behobia-Donostia autobusa
Azaroaren 8an, domekan, goizeko 8:30ean irtengo da Udal Kirol Patronatuak Behobia-Donostia lasterketara joateko antolatu duen autobusa King-Kongeko autobus geltokitik. Autobusean joan nahi duzuenok Olaizaga kiroldegian eman dezakezue izena. Azaroaren 6ko eguerdiko 12:00ak baino lehen eman beharko da izena.
Prezioa:
  • Patronatuko bazkideak 12,50 €
  • Patronatuko bazkide ez direnak: 15,50 €

Elgoibartarren sailkapena

Postua

Izena

Denbora

18

Oscar Malvar

50:58

49

Unai Narbaiza

53:00

115

Iñigo Lariz

54:44

149

Ibon Gabilondo

55:06

221

Jorge Gonzalez

56:38

264

Javi Fernandez

57:49

312

Alverto Garate

58:09

346

Mikel Agullo

58:30

326

Carmen Perea

58:34

352

Angel Eguren

58:35

567

Ibon Irazabal

59:14

734

Jon Basurto

1:00:59

899

Asier Arzamendi

1:02:31

903

Xabier Bergaretxe

1:04:35

1148

Oier Irazabal

1:04:43

1266

Alberto Seijas

1:05:33

1094

Carlos Garcia

1:05:42

1119

Gorka Sastre

1:06:17

1391

Fernando Calvo

1:07:03

1746

Javier Abad

1:10:44

1778

Jesus Mari Lersundi

1:11:05

2044

Aitor Cornejo

1:12:43

2007

Lurdes San Martin

1:12:45

2208

Carlos Ayesta

1:14:41

2200

Cristobal Beristain

1:15:43

2347

Goiatz Leibar

1:16:10

2548

Ainara Sanchez

1:19:38

2868

Unai Lizarralde

1:37:59


  • Sailkapen osoa
  • Sailkapenean norbaiten izena ez bada ageri esaguzue arren: elgoibarren.net@elgoibarkoizarra.com
  • Iturria eta argazkiak: urgazi.com