Miel Anjel Elustondo
- Hitzaldi-irakurketa, esan bezala, gaur izango da, Kultur Etxean (19:00etan hasita).
•Zuzenean emango dugu hitzaldi-irakurketa
Gotzon Garateren herri-omenaldiarekin egin genuen moduan, gaurko hitzaldi-irakurketa ere zuzenean emango dugu www.elgoibarren.net atarian. Hitzaldi-irakurketaz gozatu eta liburua jasotzeko jendea bertara joateko gonbitea luzatu dute antolatzaileek, baina, Kultur Etxera azaldu ezin dutenek, Internet bidez ikusteko aukera izango dute.
Gaurko hitzaldi-irakurketa, Gotzonen omenez prestatu den programa osoa moduan, Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak eta Elgoibarko Udalak antolatu dute elkarlanean.