2009ko Argazki Lehiaketa

Morkaiko 2009ko urr. 23a, 14:02

Mendizalea izateaz gain argazki zalea bazara, abilezia biak uztartu eta saritua izateko aukera paregabea daukazu. 2009ko mendiko Argazki Lehiaketa abian da.

 
    Aurkeztutako argazki guztiekin erakusketa bat antolatuko dugu Kultur Etxeko sotoan. Abenduaren 16tik 23ra egongo dira ikusgai argazkiok. Bertaratzen zaretenok, ohi bezala, gustukoen duzuen argazkia aukeratu eta bozkatzeko aukera izango duzue eta, boto gehien lortzen dituen argazkiak, Ikusleen Saria jasoko du. Argazki lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da morkaikoko bazkide izatea. Hori bai, Morkaikok Errosario kalean duen egoitzan egin zaitezkete bazkide. Urteko kuota 9 eurokoa da. (telefonoa: 943 740 297)
 
Argazkiak entregatzeko azken eguna:
*Azaroaren 26-a, eguena, izango da mendiarekin zerikusia duten argazkiak (4 gehienez) entregatzeko azken eguna.
 
Nola entregatu?
*Eskura, Morkaikoren egoitzan: CD batean, jpg formatoan ekarri bulego orduetan.
*Digitalak E-postaz: gehienez 3 MB, jpg formatoa morkaiko@morkaiko.net-era bidali.
 
Data:
* 2009. urtean ateratako argazkiak bakarrik onartuko ditugu.
 
Formatoa:
* Koloretan nahiz txuri-beltzean
* Neurri normalak (30x40), panoramikorik ez.
 
Datuak:
*Argazkiak non eta noiz ateratakoak diren, izenburua eta egilearen izena jarri, kontakturako telefono batekin batera eta Morkaiko M. E.-aren bulegora ekarri.
 
SARIAK:
Argazki onena: 150€
Ikusleen saria: 125 €
 
*Epaimahaia: Ongarri Kultur Elkarteko kideek osatuko dute epaimahaia.


Ikus hemen: Morkaikoren blogeko albiste guztiak