Ana Aizpirik gizarte gaietarako arduradun kargua hartu zuen uztailean, Alberto Surio buru duen EITBko zuzendaritza berriaren eskutik. ETBko albistegien edizioaren arduradun izendapenarekin maila bat gora egin du kazetari elgoibartarrak bere lan ibilbidean. Izan ere, garrantzi handiko kargua da editorearena albistegi batean. Editoreak erabakitzen du zein gaik osatuko duten albistegia, eta irizpide informatiboak eta ildo editoriala ezartzen ditu. Editoreak erabakitzen du, halaber, albisteen ordena.
ETBko albistegietako editoreak aldatzeko erabakiak barne lurrikara modukoa eragin du Euskal Telebistan eta oihartzun handia eduki du komunikabideetan:
- ETBko politikako buruak dimititu egin du, editoreen kargu kentzea dela eta (berria.info)
- ETBko aldaketak: barne lurrikara? (zuzeu.com)
- EITB barnean gora-beherak, kargugabetzeak eta oposaketak tarteko (sustatu.com)
- ETB releva a responsables de los informativos por "no adecuarse a la línea" (gara.net)
- Destituidas dos editoras de ETB por la información relativa a la detenciones (deia.com)
- EITB anuncia que llevará a los tribunales a los medios críticos (deia.com)