Gernikan ere nagusi Mausitxako gazta

elgoibarren.net 2009ko urr. 27a, 10:40

 
Marka guztiak apurtzen jarraitzen du Mausitxako gaztak. Txapelketarik garrantzitsuena, Ordiziakoa, hirugarrengoz irabazi eta gero, Idiazabalgo gazten lehiaketa irabazi zuen atzo, Gernika-Lumoko urriko azken asteleheneko azokan.

 


 Mausitxako gazta erdiagatik, gainera, 5.000 euro ordaindu ditu Bilboko Porrue jatetxeak, Gernikako gazta enkantean sekula ordaindu den kopururik altuena. Irailean Ordizian ordaindu zituzten 12.000 euroengandik urrun, hala ere.
Audikana Anaiek  irabazi dute bigarren saria Gernikako gazta txapelketan.
Aurten 105.000 lagun batu dira Gernika-Lumoko urriko azken asteleheneko azoka arrakastatsuan.

*Argazkia: elgoibar.org