Artisautza adierazpen mordoa elkartuko dira Zaporeen Azokan: Egurrezko irudiak, larrugintza, Indiako arropak eta bitxiak, olibondo egurrez egindako lanak, haziekin egindako bitxiak, e.a. Eta, era guztietako produktuak eskuratzeko aukera ere izango da: kuxinak, zartaginak, pinturak, eskularru ekologikoak, Aloe Vera produktuak, munduko libururik txikienak, Marokoko teak eta Galiziako olagarroa.
Bazter ezberdinetako gastronomia ere egongo da: Errioxako eta Nafarroako kontserbak, euskal ogia eta gozoak, Gaztelako hestekiak eta Kantauriko kontserbak, besteak beste. JC2000 enpresak antolatu du zaporeen azoka.
- Ordutegia: Eguen eguerdian, 12:00etan, inauguratu da azoka eta domekara bitartean honako ordutegia izango du: 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 22:00era