Elgoibarko Izarrak, Udalaren babesa eta euskaltegien laguntzarekin, hamargarren urtez antolatzen duen Tertuliak programa, azaroan hasi eta ekainera arte iraungo du.
Kafe bat hartu nahi dutelako, dakitena praktikatu nahi dutelako, San Lorentzora paseatzera joan nahi dutelako, ez dakitena ikasi nahi dutelako… Azken finean, euskaraz hitz egitea nahi dutelako, astean ordubetez elkartuko dira, euskaraz natural berba egiten duten eta mintzapraktika behar duten lagunak. Zuk ere, tertulian jardun nahi dozu?
Erraza da. Elgoibarko Izarran eman dezakezu izena. Informazio gehiago 943 741 626 telefonora hots eginda aurkituko duzue.