Elgoibarko irabazleak:
1. kategorian (12-17 urte): Asier Izagirre (Salburuako hezeguneak). Saria: 150 euro.
2. kategoria (18-34 urte): Amets Izagirre (Uraren parkea-Lima). Saria: 350 euro.
Lehiaketa antolatu den seigarren urtea izan da aurtengoa eta 13 parte hartzailek eginiko 41 gomendio jaso ditu Elgoibarko Gazte Informazio Bulegoak. Egitasmoan, hala ere, Gipuzkoa osoko bederatzi gazte informazio bulegok parte hartzen dute. Sariketaren helburua oporretako edo aisialdian ezagututako lekuen gomendioak jasotzea da eta gipuzkoar guztiek parte har dezakete.