Eibarko Sanandresetako kartel lehiaketa ere Esnalentzat

elgoibarren.net 2009ko urr. 29a, 11:34

 
Bide honetatik jarraitzen badu, lanbidez aldatzeko aukera, serioski, hausnartu beharko du Juan Manuel Esnalek. Ingeniari teknikoa lanbidez, zazpi kartel lehiaketa irabazi ditu aurten, Eibarko “SanAndresak 2009” Kartel Lehiaketa azkena (lan irabazlea argazkian).
Bestalde, IX "Elgoibarko Herria" instrumentu taldeen lehiaketako kartela aukeratzeko lehiaketa martxan da



1706640079672 Eibarko Sanandresetako kartel lehiaketa ere Esnalentzat

  2009ko San Bartolome Jaietako kartel lehiaketa irabaziz ametsa egi bihurtu zuen Juan Manuel Esnalek uztailean (argazkian saritutako lanarekin). Aurtengoa kartelgintzan hasi zenetik urterik onena izan da, dudarik gabe, Esnalentzat. Elgoibartik kanpo lanak aurkezten hasi den estreinako urtean hainbat lekutan irabazi ditu sariak: Beasain, Ondarroa eta Debako jaietako kartel lehiaketak, besteak beste. Zazpi lehiaketa irabazi ditu guztira, Eibarko Sanandresetarako kartelaren lehiaketa azkena, Ferixia koadro baten barruan sartzeko modukua! lemarekin aurkeztu zuen lanari esker.

"Elgoibarko Herria" instrumentu taldeen lehiaketa

 IX "Elgoibarko Herria" instrumentu taldeen lehiaketako kartela aukeratzeko lehiaketa abian da. 2010eko apirilaren 24an izango den lehiaketa iragartzeko erabiliko den kartela aukeratuko dute lehiaketan eta 300 euroko saria eskuratuko du kartel sarituaren egileak. Lanak entregatzeko azken eguna azaroaren 20a da.