Elgoibarko Udalak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren diru-laguntza bat jaso du, eta horri esker, “punta-puntako” hiru antzezlana ikusteko aukera izango dugu datozen hilabeteotan. Txalo konpainia donostiarraren eskutik ailegatuko da lehena: “Las Vacaciones de Josefa” melodrama. Aktore ezagunek lan egiten dute bertan. Txutxu-mutxu saioen aurrekari izan zen !Que me dices! saioa aurkezteagatik ospetsu egin zen Belinda Washington, Operacion Triunfo saioaren lehen edizio arrakastatsua aurkezteagatik aurpegi ezagun bihurtu zen Carlos Lozano modelo ohia, eta, hirukotea osatuz, Maria Luisa Merlo aktore beteranoa. Valentzian jaio eta antzezleen alaba eta ama den 66 urteko emakume honek ibilbide luzea dauka zineman, telebistan eta antzerki munduan bereziki.