Mendi irteerak, meteorologia ikastaroak, zinema emanaldiak, zaldi ibilaldiak, zeramika erakustaldiak, umeentzat udalekuak… era guztietako ekintza mordoa antolatu dituzte orain artean Zubibaiko kideek. Hurrengoa, galduta zegoen usadioa berreskuratzea izango da, Altzolako Gaztainerre Eguna. Azaroaren 8an, domekan, Altzolara hurbiltzen direnek antzinako erara danbolinean erretako gaztainak dastatzeko aukera izango dute. Zelaiako parkean izango da zita, 12:30etik aurrera. Sasoiko gaztainez gain, zintzurra bustitzeko ura, sagardoa eta ardoa eskainiko dituzte aukeran.
•Magosto Eguna hilaren 21ean
Gaztainak laga gabe, Galiza Etxeak urtero antolatzen duen Magosto Egunean ere izango da gaztaina erreetaz gozatzeko aukerarik. Azaroaren 21era arte itxaron beharko dute gaztaina-zaleek horretarako.