Cruz del Castillo eta Bodega (azaroak 21)

Morkaiko 2009ko aza. 2a, 19:41

Morkaikok azaroaren 21ean  egingo duen mendi-irteerara gonbidatu nahi zaitugu. Goizean Lagranetik irtenda Laguardiara eramaten duen mendi ibilbidea egingo dugu, bertan Cruz del Castillo (1436 m) izeneko tontorra egingo delarik. Honen ostean David Moreno bodegan bazkalduko dugu aparteko giroan.


  • Eguna: Zapatua irailak 21
  • Ibilbidea: Lagran (746 m)- Biasteri/Laguardia (635 m)
  • 4 ordu, erreza
  • Irteera: 7:00etan Foruen Enparantzatik
  • Buelta 22:00ak inguruan Elgoibarren
  • Bazkideak 40 €
  • Ez Bakideak 45€
  • Gehienezko plaza kopurua 55; autobusa bete arte

1706640074459 Cruz del Castillo eta Bodega (azaroak 21)

  Ibilbidearen azalpena: Ibilbide hau Laguardiatik Bermeo eta beste hainbat euskal porturekin komunikatzen zuen ardo eta arrainaren komertzio bidearen zati bat da. Bertan kantabriar mendilerroa puerto del toro izeneko mendatetik igarotzen da. Mendate honen ondoan Cruz del Castillo aurkituko dugu. Lagranetik tontorrera bideari ikaztegien bidea deitzen zaio eta bertan ikaztegi ezberdinak topatzeaz gain hauen informazioa ere irakurri ahal izando degu.
 
 Ibilbidea zoragarria bada zer esan tontorretik dauzkagun bistei buruz. Bertan hegoalderantz arabar errioxako lautada ikusi ahal izango dugu eta iparralderantz begiratuz basoz beteriko arabar mendiak topatuko ditugu.