Antolatzaileek (Fortuna K.E) emandako datuen arabera, izena emanda dauden elgoibartarren artean 11 emakumezkoak dira. Mendaroarrak, aldiz, denak gizonezkoak.
Iaz 100 elgoibartarrek eta 11 mendaroarrek amaitu zuten inoiz izan den Behobia jendetsuena -13.950 lagunek lortu zuten 2008koa amaitzea-. Aurtengo Behobiak, berriz, partaidetza marka guztiak hautsiko ditu: 18.444 atleta Behobia-Donostian (berria.info)
Udazkenean perretxikoak moduan ugaritu diren hainbat lasterketa erabiltzen dituzte antxintxikariek Behobiarako prestakuntza moduan. Joan den asteburuan ere ez da lasterkarien sasoi puntua neurtzeko lasterketarik falta izan. Hona hemen antxintxikari elgoibartarrek parte hartu duten lasterketetako batzuk: