Astelehenean, berriz, ikasleentzako jardunaldi didaktikoak
eskainiko dituzte. “Mendian egiten ziren astakeriak ebitatzeko hasi
ginen erakusketa antolatzen” aitortu dute Jose Agustin Olasolo Laukok
eta Ignacio Mugerza Rusok.
Horixe da 32 urtean antolatu zen perretxiko lehiaketaren ordez, duela hiru urte, lehen perretxiko erakusketa antolatu izanaren arrazoia, “mendian egiten ziren astakeriak ebitatzea”. 1963an egin zen estreinako perretxiko lehiaketa Tolosan, eta poliki-poliki beste herrietara zabaldu zen. “Perretxiko gehien klasifikatzen zituenari ematen zitzaion saria, baina baita perretxiko gehien jasotzen zituenari ere. Zakuka ekartzen zituen jendeak, eta hori astakeria bat zen. Mendietan espezie batzuk desagertzen ari ziren. Gauzak horrela, Aranzadi elkartekoek esan ziguten erakusketa antolatzeko”. 32 urte iraun zituen Elgoibarko lehiaketak.
•Perretxiko txarren alde ona
Aurreko denak hala izanik ere, lehiaketa arrakastatsua izaten zela aitortu dute Karakate Mikologi elkarteko kideek, baina erakusketara ere jende asko joaten da, “eta gu pozik gaude. Ikastetxeetatik ere pozik etortzen dira umeak, eta guk gustora erakusten diegu”. Irakaspen horietako bat da perretxiko txarrek, jangarriak ez direnek, alegia, bere funtzioa daukatela. “Gauza bat argi laga nahi dugu, izan ere, telebistako saio batean ikusi duguna ez zaigu gustatu: guk beti erakusten diogu jendeari perretxiko txarrak ere bere funtzioa daukala naturan eta hantxe laga behar dela, baina ETBko saio batean perretxiko txarrak hondatzeko keinua egin zuten. Denok bide berean jardun behar dugu”.

•Parte hartzeko aukera
Bestalde, erakusketa izan arren, jendeak parte hartzeko aukera daukala argi gera dadila nahi dute. “Nahi duenak badauka perretxikoak batu eta ekartzeko aukera”. Zapatuan hasiko dira espezieak klasifikatzen, eta ordurako perretxikoak Kultur Etxeko sotoan egon behar dira. “Hori bai, ez dago saririk”. Animatzen direnek nahikoa lan izango dute, “inguruetan ez dago-eta soberakin handirik”, azaldu digute adituek. Ia egunotako hezetasunak udazken lore preziatuak bistaratzen dituen.
III. Perretxiko erakusketa
- Noiz: azaroak 8, domeka
- Non: Kultur Etxeko sotoan
- Ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00
- Antolatzaileak: Aranzadi zientzi elkartea eta Karakate Mikologi elkartea, Udalaren laguntzaz.