Errosario kaleko jaietan Juanito Gorostizari omenaldia egin nahi izan zioten, baina gaixorik zegoen eta ospitalean pasatu ditu aurten bere kaleko jaiak. Hori dela-eta, gaur eguerdian egin diote omenaldia. Jai-Alai tabernaren kanpoaldean batu dira kaleko bizilagunak, eta omenaldi xumea egin diote, Errosario kaleko jaiak antolatzen egin izan duen lana eskertzeko. Oroigarri bat eman diote, eta txalo artean amaitu da ekitaldia. Omenaldi laburra, baina hunkigarria izan da, eta Juanito Gorostizak ere esker oneko hitzak eskaini dizkie Jai Batzordeko kideei.