Hitzaldia: “Euskaltasunaren norabideaz, oldozpen batzuk”

elgoibarren.net 2009ko aza. 4a, 09:29

Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak Gotzon Garateren omenez prestatu duten hitzaldi-zikloarekin segituz, gaur hirugarren hitzaldia izango dugu. Oraingoan, Jon Sarasua irakasle aretxabaletarra etorriko da gure artera euskaltasunaren gainean berba egitera. Kezkatuta dago Jon gai honekin, eta euskaltasunean aurrera egiteko elementu batzuk aletzea izango da hitzaldiaren helburua.
Irakurle batek bidali digu, gaurko hitzaldiaren aperitibo moduan, Argia astekariak Jon Sarasuari 2003an egindako elkarrizketa hau
Internetez zuzenean emango dugu hitzaldia.



Ona litzaiguke etorkizun-ikuspegirako elementu batzuk izatea gure euskaltasunaren aurrerabidea ikusteko. Oro har, ez dut uste ondoegi egiten ari garenik estrategia mailako etxekolanak. Euskararen garapenaren gaian gauza askotan sumatzen den fundamentu faltaren arrenkuratik abiatuko da gogoeta. Nola goaz? Etorkizun-ikuspegiak eraikitzeko material batzuk aurkeztea da solasaren helburua. Euskaltasunaren aurrerabideari buruzko elementu batzuk aletzea, eta galdera egokiagoak egiten saiatzea”.
Jon Sarasua
  • Hitzaldia azaroaren 4an izango da (eguaztena), Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan hasita.
  Gotzonen omenez prestatu den programa osoa moduan, hitzaldi hau ere Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak eta Elgoibarko Udalak antolatu dute elkarlanean.

Zuzenean emango dugu hitzaldia
 Miel Anjel Elustondok eta Iñaki Lasak eskaini zuten hitzaldi-irakurketarekin egin genuen moduan, gaurko hitzaldia ere zuzenean emango dugu www.elgoiBARREN.net atarian. Jon Sarasuak euskaltasunaren gainean egingo dituen gogoetak entzutera Kultur Etxera azaldu ezin dutenek, Internet bidez ikusteko eta entzuteko aukera izango dute.