Krisiaren ondorio zuzenak, ikusten direnak, lan-ezegonkortasuna, langabeziaren gehitzea, hipoteka ordaintzeko zailtasunak, elikagaien murrizketa, haur eta adineko pertsonei arreta eskasia, etab. dira. Baina badira zeharkako ondorioak ere, bistan ez egon arren, horiek bezain garrantzitsuak direnak, hau da, familian bizi den tentsioa, estresa, antsietatea, depresioa, etab.
Guzti honengatik, Elgoibarko Gurutze Gorriak “Portal Solidario” izeneko proiektuaren baitan kanpaina zehatz bat abiatu du,“Krisi ekonomikoa eta bere ondorioak osasunean” azaltzen dituen kartelak ipiniz Elgoibar eta Soraluzeko 616 atarietan. Gainera, 2 hitzaldi-solasaldi eskainiko dira Kultur Etxean azaroaren 5 eta 10ean arratsaldeko 19:00etan.
- Informazio gehiago: Elgoibarko Gurutze Gorria
- Gurutze Gorriko "Portal Solidario y Promotor Comunitario" proiektuen egoeraren berri eman dute Maider, Amaia, Mª Victoria eta Itxas, Gurutze Gorriko kideek Radio Euskadin. Entzun audioa