'Ane Pirata' ipuina aurkeztu dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek

elgoibarren.net 2009ko aza. 6a, 09:10

 
Ane Pirata ipuina aurkeztu dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Mitxel Muruak idatzi du labetik atera berria den liburua eta, Eskerrik asko! pailazo ezagunen ikuskizuna moduan, Ane Perez elgoibartarrarengan oinarrituta dago Ane Pirata ipuina ere.

Ane Perezen gurasoak, behean, erdian.

 
 Euskadiko Haur Minbizidunen Gurasoen Elkarteko Gipuzkoako Sailak (Aspanovas) ere hartu du parte proiektu honetan.
  Pirritxek, Porrotxek eta Marimototsek bere lagun handi bati bisita egin zioten behin ospitalean. Ane izena du eta pirata izan nahi du. Gaixo dago Ane baina oso pozik; izan ere, pirata izateko nahia bete baitzaio. Pirata on batean bihurtzeko maisu on bat dauka Ane piratak: Patakon. Pirata festazalea da bera eta inork baino hobeto daki piraten lezio ederrak ematen. Hori eta gehiago kontatzen du Ane Pirata ipuinak (Elkar)

Lotura duten albisteak:
Bideoa: Ane pirataren bizipen eta abenturak kontatzen dizkigute ipuin berri honetan. Ane gaixorik dago, baina halere pozik eta alai bizi da, umorea baita botikarik onena. Porrotx eta Marimototsen hitzetan, "bizitza abentura handia da, unez eta gune magikoz betetako abentura!" (eitb)