
Alakrana atun-ontziaren bahiketan ustez parte hartu duen Abdu Willly somaliarraz dihardu, besteak beste, Aitor Zabaleta elgoibartarrak. Baina, beste era bateko piratak ere aipatzen ditu: “
Pirata asko dago lurrean, airean eta itsasoan, baina gizajoenek bakarrik bukatzen dute preso”. Kopiatutako musika eta pelikula “
piratak” saltzeagatik gure espetxeetan preso dauden afrikar “
babesgabekoen” egoera ere salatu du Zabaletak, eta zera gaineratu du: “Kalean, egun argiz eta nahita, delitugileen konplize naiz”.