Epaiketa atarian, "beste ahalegin bat" eskatu die herritarrei Joan Mari Torrealdai Egunkariako auzipetuak
Egunkaria itxi zutenetik “infernua” bizi dutela aitortu zuen Joan Mari Torrealdaik. “Gau hartan modu batera oheratu nintzen, eta beste modu batera jaikiarazi ninduten 1:30ak aldera. Kulturgintzan egindako urteetan bildutako material guztia kendu zidaten, eta bat-batean terrorista bihurtu nintzen. Sekula aurretik pentsatu ez nuena gertatu zitzaidan, zuetako edonori gaur bertan gerta dakizuekeen moduan, kolpera. Inork ez zuen espero”, gogoratu zuen. Atxilotze uneko tratua “oso-oso gogorra eta basatia” izan zela aitortu zuen, eta inkomunikatuta egin zituzten bost egunetan “arra” balitz moduan tratatu zutela. Itxieraren bosgarren urtemugan salatu zituen torturak Joan Mari Torrealdaik. “Jakingo duzue gure gurasoek nola ezkutatzen zituzten gerra garaikoak, mina ez trasmititzeko. Bada, fenomeno hori ez zen gerra garaian bukatu”, azaldu zuen.
Atxilotu zituztenetik honako denbora “literatura poliziala” irakurtzen egin du Torrealdaik, defentsa prestatu ahal izateko: “Nire bizitza goitik-behera aldatu da. Bizitzaren hiru-laurdenak epaiketari eskaintzen dizkiot orain, derrigorrean. Mundu zikina eta iluna da hau, susmoetan oinarritutakoa, baina nahi zutena lortu dute. Euskal kulturatik atera gaituzte, eta guk euskal kulturari eman geniezaiokeena eten dute”.
Fiskala, auzia artxibatzearen alde

Epaiketaren aurrean, orain arte jasotako babesa eskertu zuen Torrealdaik. “Erein duguna baino gehiago jaso dugulakoan gaude. Jendearen aldetik jaso dugun babesak, berotasunak eta maitasunak mantendu gaitu zutik, eta duintasunez gainera”. Horrenbeste erasoren aurrean, eta manifestazioek eta bestelako aldarrikapenek emaitza onik ekarri ez dutela ikusita, jendea nekatuta egotea ulertzen duela gehitu zuen. Hala ere, beste ahalegin bat eskatu zuen. Horren harira, Egunkaria itxi berritan Donostian egin zen manifestazioa ekarri zuen gogora, eta haren pareko bat errepikatzea gustatuko litzaikeela aitortu zuen. “Euskarak batzen gaituela erakustea nahiko nuke”.
Ainara Argoitia
Hurrengo egunotan informazio zehatzagoa emango badugu ere, hau da Elgoibarren Egunkariaren alde prestatzen diharduguna:

- Bonoak eta kamisetak salgai: 10 eta 50 euroko bonoak daude salgai Elgoibarko Izarran eta BARREN astekarian, epaiketak izango dituen gastuei aurre egiteko. Gainera, Egunkariaren aldeko kamisetak ere salduko ditugu, 10 eurotan.
- Erretratua Foruen plazan: Azaroaren 28an, zapatua, erretratu bat aterako dugu Foruen plazan, auzipetuei elgoibartarron babesa erakutsi eta auzia bera salatzeko. Eguerdiko 12:00etan bilduko gara erretratua ateratzeko.
- Autobusa Bilboko manifestaziora joateko: Eguna zehazteko badago ere, Egunkariaren aldeko manifestazio nazionala egingo da Bilbon. Epaiketa eguna jakitean zehaztuko da manifestazioaren eguna, eta Elgoibarko Izarrak autobusak antolatuko ditu, eskualdeko beste euskara elkarteekin batera.