Karakateko Igoera azaroaren 14an

Morkaiko 2009ko aza. 12a, 12:04

Azaroaren 14an ospatuko dugu 2009ko Karakateko Igoera.



 Parte hartu nahi duzuenok bertan agertu besterik ez duzue egin behar, irteera goizeko 11:00etan izango da Plaza Handitik. Izen ematea doakoa da. Dakizuen bezela ibilbidea ez da markaturik egongo eta partaide bakoitzak egokien deritzon bidea hartu ahal izango du.
 
  Aurten sari berria jarri dugu: Igoerako azken metroak aurpegirik onenarekin egiten dituen partaideak jasoko du saria.
 
1. sailkatua
: Txapela eta Mausitxako gazta
1. emakumea: Txapela eta Mausitxako gazta
1. elgoibartarra: Mausitxako gazta
1. neska elgoibartarra: Mausitxako gazta
*Aurpegirik onena: Mausitxako gazta
 
 Partaide guztiak lasterketa ondoren Konportan eskainiko dugun bazkarira gonbidatuta daude. Honen bidez denoi luzatu nahi dizuegu parte har dezazuen gonbidapena edo parte hartzeko asmorik ez baduzue ikustera etortzekoa.

Morkaiko Mendizale Elkartea