Karakatera antxintxika igotzea ez da txantxetakoa: 700 metroko desnibela 2,5 kilometrotan. Probatu dutenek badakite eta, sekula egin gabe ere bistakoa da probaren gogortasuna. Esfortzua eta sufrimendua erabatekoak dira, hasieratik bukaerara arte. Karakateko tontorrera ailegatzen diren parte hartzaileen aurpegiak ikustea besterik ez dago (egin klik beheko argazki txikian 2008ko parte hartzaile guztiak, banan banan, tontorrean ikusteko). Bada, Morkaiko Mendizale Elkarteko kideei azken metroetan aurpegirik onena duen parte hartzailea saritzea otu zaie. Azken metroetako nekea disimulatu eta “aurpegi onena” erakutsiz antzezle lan hoberena egiten duenak Mausitxako gazta bat irabaziko du.
•Errekorra, aurten bai?
Josu Arregik (29´18´´), irabazi zuen iaz Karakateko igoera. Bigarren garaipena izan zen azpeitiarrarentzat -2004koa ere berak irabazi zuen-, baina, errekorraren bila etorri zen eta bere poza ez zen erabatekoa. Aritz Kortabarria arrasatearrak 2006an ezarri zuen errekorretik (29´00´´) 18 segundora geratu zen lanbidez suhiltzailea den azpeitiarra. Probaren errekorra ondu ez arren, parte hartzaileena hobetu zen iaz. Sekula baino parte-hartzaile gehiago, 52 lagun guztira, animatu ziren Karakateko aldapa pikoekin borroka egitera. Emakume bakarrak parte hartu zuen 2008ko edizioan, Oihana Kortazarrek. Elgetarra 24. postuan sailkatu zen 36´52´´ denborarekin errekor berria ezarriz.
- Informazio gehiago: Morkaikoren blogean eta web gunean
• BIDEOA: 2008ko Karakateko Igoera
{vimeo}7572261{/vimeo}
∞Lotura duten albisteak:
- Jakin nahi al duzue Karakateko Igoeraren historia? (2007-11-16 elgoiBARREN.net)
- 2008ko irabazlea: Josu Arregi
- 2007ko irabazlea: Iñigo Lariz
- 2006ko irabazlea: Aritz Kortabarria
- Argazkiak: 2006 eta 2007