Etorkizuneko herria antolatzeko tresna da plan nagusia, horretarako herritarren parte-hartzea ezinbestekotzat jo dute Udaleko arduradunek. Interesatuek asteburuan izango dute erakusketa ikusi eta proposamenak egiteko azken aukera. Antonio Arrillaga 6. zenbakian (sarrera Santa Ana kaletik) dago ikusgai txostena.
- Informazio osoagoa: Elgoibar etorkizunera begira erreportajean (Barren 715/2009-10-23)
•Ezker abertzalearen hausnarketa
Elgoibarko ezker abertzaleak Udalaren proposamena “irakurri eta aztertu” ondoren egin duen hausnarketa ikusgai jarri du bere blogean.
∞Lotura duten albisteak:
- Herritarrek ahotsa izango dute Hiri-antolamendurako Plan Nagusian (2008-05-14 elgoiBARREN.net)
- Jendaurrean jarriko dute Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren aurrerapena (2009-07-21 elgoiBARREN.net)